XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARKAK

Alderdi ontaz mintzatu aurretik, bearrezkoa nerizkion egitura jator eta arrotzeko arriak bereiztea.

Orrez gaiñera, oar gaitezen, bein eta berriz, euskal joku ta apustuen berezitasunez.

Bere muiñean dute, noski, galga.

Markak galeraztera datorren zuurtasun eta ardura maltzurra.

Nork-bere almenak aalik-eta gutxien nabarmendurik irabazi bear du jokua arrijasotzailleak ere.

Bestela, ziur egon, bere buruari arrika ari litzaioke; letozkioken aurkari berriak uxatzen....

Onezkero esan dezagun, arrien egituraren arabera egintzak edo jasoaldiak geitu ala gutxitzen dirala.

Zilindroa da jakineko egitura duten arriekiko eskurakoiena.

Zauri lezaketen ertz bizirik ez dualako.

Eta eldu-lekuz esku-zulo edo kabillaz orniturik dagoalako.

Zenbatez zakarragoak dira kuadro garbia ta kubikoa.

Ez ainbeste, eldu-lekuz ornituriko kuadroa.

Zakarra ez baiña arras eskurakaitz da arri biribilla edo bola.

Or daude markak, dioguna egiztatzeko.

Egundaiño 10 arruako zilindroaz ezarri dan markarik bikaiñena, ain zuzen, Azpeiti`ko zezen-plazan, Agustin OSTOLAZA`k burutu zuan, 10 miñutuko iru ekiñalditan 187 bider jaso zualarik.

Egitura zaarreko arria, noski.

Azta bereko kubikoaz, berriz, 1954`go dagonillaren 22`an, Azpeiti`n ere, Juan Ibarguren MANTEROLA`k eta Florian Olaizola TXIKERRA`k ezarririko marka zutik dago: 99 jasoaldi 10 minutuko iru ekiñalditan.

Azta bereko bolaz ARMOETA`k ezarri zuan markaz mintzatu gera: 38 jasoaldi, aldi berean, au da, 10 miñutuko iru ekiñalditan.

Arri kubiko ta bolaz lorturiko egintzok aspaldikoak diralarik, ba-liteke argatitxek motz samarrak izatea.

Nolanai ere, itxuragabea da egintza auen arteko koska edo aldea.

Arruak erantsi-ala, ordea, aldeak urrituz dijoazke.

12 arruako arriekiko, adibidez, MANTEROLA`renak dira gaurkoz zutik dauden markak.

Ordu erdiko jardunaldian, zilindroaz 100 jasoaldi; eta kubikoaz 82.

Oraiñarte ez dugu esan-ta, zilindroak ez-eze kuadroak berak ere galdu zuan bere tankera jatorra, naizta beregan zertu izan diran aldaketak ez izan ain nabarmenak.

ARTOLA`k eta AGERRE I`k, 1962`go uztaillaren 8`an, Azpeiti`ko zezen-plazan aurkeztu zituzten 16`ko kuadroak elkarrekiko ere egitura ezberdiñeko ziran.

Eta eragabez itxuraldatuak biak ere.

Arrezkero ENDAÑETA`k jaso izan dituan 15, 16 t`erdi ta 18`ko kuadroek, ertzak osorik eta bizirik baldin ba` zituzten ere, lana errezteko eldu-leku, erreten eta sakontasun larregirik ba-zuten.